XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurrerantzean, begi-betegarri diran gauzen ikusgarrien irakasle au, ikus-ezinen zale itoa izango da, ta aren itz, iduripen, ta ikutu zuri, gorri, kikirrikien oparotasunaren eta ioritasunaren artean, maitale gori au ikus-ezinaren maitale biurtuko da, ta ikus eztaitekeana ikusten bailuen bezala adieraziko du berak.

Ikus-ezinaren maitale ta ikusle dedinean ere, ordea, bere begiz ikusia, bere belarriz entzuna, bere berezko adorez atzemana eztu erabat zapuztuko.

Ikus-ezinen artean ibil dedinean ere, bere begiz ikusi ta bere belarriz entzun nai izango du, ta lur gainean ikusia ta entzuna, lurrez gainekoekin elkartu ta uztartu nai izango ditu, aren gogoak gogoko bizitza argitan blei-blei ager lezan.

Gogozkoetan ari dedinean ere, bizitan dirauten gizakumeekin diarduela emango du, bat egiteko indarra, uko eragitekoa ta erakartekoa, gizartean bezala somatzen baititu.

Berak eundutako oiala, begiz ikusten ditugun kolorez edertua ekarriko digu: darabilzkien itz eta iduribide ederrak metafora utsak lirakela ematen du.

Gogoaren osin sakonak inork bezain sakon so egin zituen, eta itz borobilez, lilura arin, uste uts eta bururakizun ikusgarriak erein zituen irraidaka.

Aren ari zear eta zuta ikusgarriak urrenez urren eta kirian kirian iarraitzea, kurtxoin tapiza osoaren irudi ederrak ikusi ta ulertu arte, ona emen, Platon`en elkar-izketak irakurten ditunaren barneko atsegina.

Egia esateko, badu elkar-izketa bakoitzak bere lilura berezia: Gorgia'n, adibidez, gizonki eta zorrotz darabil itz-antzearen iakintza.

Karmida irakurtean, giza-irudi bat, biribil eta ederra, arritik ateratzen ikusten duzula uste izango duzu.

Timai'k egundoko margo dirdaitsuz lausotu egingo zaitu.

Baina, Teeteta, edo Faidro, edo Politeia' ren zazpigarren idaztia irakurri duenak, berriz, beste au badakuske, ots, itzen bidez oldozpenik sakonenak azaltzeko kemena: eskuz aztatu ezinak, eta gauzarik soilduenak eta garbalenak malgu-bera, beratz eta bigun mamiturik aurkezten mutila duzu, arranotan.

Gogorakizun eta gogoaren ioan-etorriak eta asmakizunak oro gailen eta iaun bezala izendatzen ditu; gauzarik soilenak eta izkutuenak bizitan leudeken bezala, ta begiz-begi ikusgarri bailiran aurkezten dizkigu.

Orixeren olerki barnekoienak eta buruzkoenak irakur ba`ditzazu, onelako zerbait asmatua duzu.